GALDAKAO. Formica enpresako zuzendaritzak Galdakaon duen planta ixteko asmoa duela iragarri zien langileei joan den uztailean. Hango alkateak, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ordea, baliteke inbertitzaile talde batek enpresa erosteko interesa izatea. Foru aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin batera aukera hori aztertzen ari omen da udala. Enpresako zuzendariari batzarrerako deia egin dio.