Danon olinpiadak

Urte olinpikoa izan dogu aurtengoa, eta, kirola egitea edo, ezpabere, ikustea gustetan jatzuenoi, asetuta geldituko zinien, beti egoalako ze ikusi. […]

[…]Gainera, olinpiadok, inoiz baino konpletuagoak izan dira, andren partaidetzea %46koa izan dalako, eta, delegazino guztietan andrak (edo andra bat) egon diralako. Ez dago txarto, astiro, baina aurrerantza goaz.

Kirolean, gainerako arlo publikoetan moduan, gatxa da andrak parte hartutea, zer esanik ez eliteko kirolean, goi mailako kirola sano eremu maskulinoa dalako. Izan be, andrak esfortzu bikotxa egin behar izan dabe olinpiadetan parte hartzeako: batetik esfortzu fisikoa, kirolari lotutakoa, eta bestetik, desbardintasunak sortutako oztopoak gainditzeko esfortzu fisiko eta psikikoa, egindako behar guztia inbisibilizau, azpibalorau eta barregarri egiten dalako. Eta ez dago eskubiderik. […]

Batzuetan, pentsau geinke, nik neuk pentsau izan dot, andren partaidetzea txikia izan dala andrarik ez dalako egon. Baina ez, ez da holan izan, egon egon dira, baina baztertu egin izan dabez, goi mailako kirola, jarduera fisikoa ez dalakoan androntzat ona. Zertzuk entzun behar doguzan, gure aurreko andrak, eta gaur egungo askok be, behar fisikoa baino besterik egin ez dabenean, baserrian, etxean, fabriketan,…

Andron eta gizonon arteko alde biologiko txikietan oinarritu eta hain desbardintasun handiak sortzea astakeria handia da, baina, zoritxarrez, gaur egun be indar handia daukan idea faltsua da. Horren adibide garbia dira egunero emakume kirolariak bizi dabezan desbardintasunak kirola egiteko orduan: ordutegirik txarrenak, kirol ekipamentuetan aldagelarik ez, lortutakoak kontuan hartu ez… eta barriro dinot ez dagoala eskubiderik, esfortzua esfortzua dalako, eta kantsagarria dalako esfortzu bikotxa egiten jarraitzea, emakumeok ez dogulako gura superwoman izan, aukera bardinak izatea baino […].

Arratiako Udalen Mankomunitatean oraintxe gabiz bardintasun plana preparetan, egoerearen diagnostikoa egiten, eta kirol arloa be aztertuko dogu, zelan ez, kirola ezinbestekoa dalako androk eta gizonak garatu, nortu eta hezteko. Eta parekotasunean, bardintasunean egitea lortu behar dogu, danon kirola izateko, danon olinpiadak izateko, ze andrazkoen partaidetzarik ez badago, ez da danona, batzuena baino. […]

Miren Urresti. ‘Begitu’.