FORUA. Berreraikitze birtual baten bidez Foruko erromatar herrixka duela ia 2.000 urteko itxuraz ikusteko aukera egongo da aurten. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ibilbide historikoak programaren parte izango da, eta tableta baten bidez eramango dute bisitaria iraganera.