OIHAL ZURI-URDINA, ATERKI ARTEAN

Bizkaira etorriko zela gauza jakina zen, baina ez zegoen argi Ezkerraldera edo Busturialdera ekarriko zuten. Urdaibai gogor borrokatu zen arren, azkenean Kaikuk denboraldi bikaina biribildu eta seigarrenez Sestaora ekarri zuen iragan domekan Kontxako bandera. Kasko plaza mukuru bete zen, ikusteko nola, hiru urteren ostean, arraunlariek berriz ere oihal zuri-urdina liburutegiko balkoian hara eta hona zerabilten. Sargoriak ekarritako ekaitzak ere ez zien festa zapuztu.