203.000 kilo elikagai banatuko dituzte Bizkaian

Egoera zaurgarrian dauden pertsonen artean, Gurutze Gorriak 203.777 kilo elikagai banatuko ditu hilabete honetan Bizkaian. 13.578 pertsonek jasoko dute laguntza, eta Gurutze Gorriak abian jarri duen Pertsona Behartsuenei Elikagaiak Banatzeko 2021 Programaren lehen fasearen parte izango da. Banatu beharreko elikagaiak oinarrizkoak, askotarikoak, elikagarriak, ez oso galkorrak, garraiatzeko eta biltegiratzeko errazak dira.