ZARATAMO. Zaratamoko eskolara doazen haurren gurasoek segurtasun neurri eta zaindari gehiago eskatu dituzte. Izan ere, ekainean eskola egokitzeko hasi behar zituzten lanak abuztuan hasi dituzte, eta salatu dute iltzeak, ibilgailuak eta arriskua sor dezaketen beste hainbat elementu daudela. Egoera horretan, 80 ikasle kontrolatzeko hiru zaindari egotea gutxiegitzat jo dute gurasook.