Larrazabaleri buruzko dokumentala, eskuragarri

Añebustin elkarteak Larrazabale eskolari buruz egindako dokumentalaren hainbat ale dagoeneko banatu baditu ere, posible da, oraindik, dokumental hori eskuratzea. Horretarako, elkartearekin harremanetan jarri behar da, besteak beste, 94-618 98 12 telefonora deituta. Eskolako garaiak eta bertako ikasle izandakoen testigantzak jasotzen ditu lan horrek. 1932an, eskola zabaldu zutenean, Maria Jacinta Intsausti zen irakaslea. Goierriko auzo eskola 28 umerekin zabaldu zutela gogora ekarri du Leonor Bilbao Añebustin elkarteko presidenteak. “Ez ziren lauzpabost ume, 28 baizik”. Horietatik guztietatik 35en lekukotasunak bildu dituzte. Ondoko argazkietan ageri dira ikasle ohi horiek.