Aurrekontua %198 handituta eta herena eraikita, bertan behera

Karrantzako abeltzainen etxaldeetan gehiegizko minda sortzen zela eta, konponbide modura sortu zen minda plantaren egitasmoa, 2000. urtean. Hainbat arazo izan zituen hasieratik, baina azkenean, 2009. urtean, eraikitze lanei ekin zieten. Hasieran, 13 milioiko aurrekontua zuen.

2011n, Jaurlaritzak gehiago ez laguntzea erabaki zuen. Arrazoia? Aurrekontua %198 handitu zen, eta artean herena baino ez zegoen eraikita. Pilar Unzalu sailburuak ez zela bideragarria ebatzi zuen. Hala, bertan behera geratu zen proiektua.