MADRILI ENTZUNGOR EGITEKO ESKAERA

LABek deituta hainbat lagun elkartu ziren gaur zortzi Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren egoitza aurrean. Menpekotasun legean Espainiako Gobernuak egin dituen murrizketak salatu zituzten. Foru aldundiari, arlo horri dagokionez, eta Hego Euskal Herriko erakunde publikoei, oro har, Espainiatik datozen murrizketak ez betetzeko eskatu zieten. “Pertsona gutxiagori zerbitzu gutxiago eta baldintza kaskarragoetan” eskainiko zaiela ohartarazi zuten.