Bilbon, perretxikoak identifikatzeko zerbitzua

Urtero bezala, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak perretxikoak identifikatzeko doako zerbitzua jarriko du martxan. Urrian irekiko dute horretarako gunea, Ugalde kaleko bulegoetan. Informazio gehiago gura duenak 94-420 49 24 telefono zenbakian edo salud@ayto.bilbao.net jasoko du.