LAN MERKATUA BRASILERA BEGIRA

Sao Paulo, Brasilgo hiri garrantzitsuenetarikoa, Latinoamerikako finantza gune nagusia dela iritzita, Bizkaiko enpresentzat merkatu oso interesgarria dela uste du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hori dela eta, enpresa misio batean abiatu dira bertara foru aldundiko, Bilboko Merkataritza Ganberako, Bilbok Udaleko eta 31 enpresa txiki eta ertaineko ordezkariak. Harremanak hasi dituzte hango agintariekin, kontuan izanda 2014an futbolaren munduko txapelketa han izango dela.