BILBO. Bilbo Zaharrean osasun etxe berria inauguratu zuten joan den astelehenean. Saralegi plazan dago zentro berria, eta 300 metro koadro ditu. San Adrian eta Mesedeetako osasun etxeetako erabiltzaileak hartuko ditu, eta 5.000 herritarri emango die zerbitzua. Hiru familia mediku, lau erizain eta pediatra bat daude han.