Landare multzoak

Hauek dira Akarlandan landatuko diren landare multzoak:

Pagadi basofiloa. Pagoaz gain, hagina eta hostozuria ere izan ditzake.

Pagadi azidofiloa. Pagoa da nagusi; haritz, gurbeondo edo urkiren bat egon daiteke.

Harizti mesofitikoa. Haritz arrunta da nagusi; lizarra, astigarra edo ezkia ager daitezke.

Harizti azidofilioa. Haritza pagoarekin edo ametzekin nahas daiteke. Urki eta gaztainondoak ere egon daitezke.

Kantauriko erkameztia. Erkametza da espezie nagusia, baina zuhaixka batzuk ere ugariak dira.

Harizti kandugabeak. Haritza da nagusia, baina urkia edo pagoa ere agertzen dira.

Harizti-ameztiak. Ametza da nagusi. Gorosti, lertxun eta gurbeondo batzuk ere ager daitezke, baita pago edo haritz komunen bat ere.

Harizti iraunkorrak. Ametz ilaunduna da nagusi, eta egitura konplexua du, astigar arruntez, Montpellierko astigarrez eta lizarrez osatua.

Artadi kantauriarra. Artea da nagusi, baina zuhaixka asko egon ohi dira: binorria, txorbeltza, arrosondoa eta erratza.

Errondifolia artadiak. Zurbeltza da nagusi, eta inguruan azaltzen dira ezpela, hego-ipurua, txorbeltza eta binorria.

Haltzadi kantauriarra. Haltzez, lizarrez eta sahatsen batez osatuta dago. Zuhaixkak ugariak dira, eta, horien artean, ohikoak dira zuhandorra, hurritza, elorri zuria, basaerramua eta oilakarana.

Sahastiak. Tamaina txikiko arbolen zuhaiztia da, jarraitutasunik gabekoa, sahats zuriz eta zume hauskorrez osatua.

Jangarrien basoa. Zuhaizti honetan landatuko diren espezieetako batzuk intxaurrondoa, gaztainondoa, mizpirondoa eta sagarrondoa dira.

Baso landaketak. Inguru honetan agertzen diren espezieak intsinis pinua, Lawson altzifrea, eukaliptoa eta haritz amerikarra dira.