Portugaleteko Udala herritarrek erabili ahal izateko 10.000 metro koadroko gune berde bat egokitzen ari da Ballonti merkataritza zentroaren atzealdean. Aurrera begira, eremu hori handitzeko proiektua ere badu udalak.
Oraingoz, 400 metro linealeko luzera izango duen hesi bat jarriko dute, parkea mugatzeko eta bertako erabiltzaileak ez daitezen sartu ondotik doan bidegorrian.
Orain arte, eremu hori txakur jabeek erabiltzen zuten animaliok aske jolastu zitezen. Aurrerantzean ere erabili ahalko dute. Denentzako lekua egon dadin, bi eremutan banatuko dute parkea. Gune berde zabaleko bi maila berezituk bereiziko dituzte batzuentzako eta besteentzako espazioak: beheko aldea erabili ahalko dute txakurrak aske ateratzen dituztenek. Goiko aldea erreserbatu dute gainerako bizilagunen aisiarako.