Ortu ekologikoak edo aisialdirako ortuak oso proiektu “garrantzitsuak” direla deritzo Unai Aranguren Bizkaiko EHNE sindikatuko kideak. Hala ere, sentsibilizaziorako edo praktikak egiteko ortuak esaten diete haiek. “Nekazaritzarekiko sentsibilizazioa hartzeko oso erreminta eraginkorrak” izan daitezkeela deritzote, eta, batez ere, “benetan konturatzeko zein garrantzitsua den bertoko eta sasoiko produktuak jatea”. Sektorean murgildu nahi dutenentzako probatzeko aukera on bat ere badirela uste du. Baztertutako taldeentzako ere baliagarritzat jo dituzte proiektu horiek. Denbora-pasa hutsean geratu beharrean, irizpide ideologikoa txertatzeari garrantzitsua iritzi diote.