Krisiei, erantzun integrala

Equoren helburua “ekologia politikoa agenda politikoan sartzea” dela dio Equoko Bizkaiko zerrendaburu eta lehendakarigai Aitor Urrestik. Ekonomia krisia ingurumenaren krisiarekin lotu du, eta horri erantzun integral bat ematea proposatzen dute. Langabeziari enplegu berdearekin aurre egin gura dio Urrestik.