KONTAKIZUNAREN BUKAERAREN ZAIN

Bizkaidatz literatura saria aurkeztu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak joan den eguaztenean. Bi idazlek euskaraz eta gaztelaniaz hasi dituzten kontakizunei jarraipena ematean datza sariketa. Euskarazko kontakizuna Goizalde Landabasok hasi du, eta, gaztelaniazkoa, bestalde, Juan Carlos Marquezek. 16 urtetik gorako edonork parte har dezake lehiaketan. Irabazleen istorioak argitaratu egingo ditu foru aldundiak. Horrez gain, 1.500 euro ere jasoko dituzte euskarazko eta gaztelaniazko istorioaren irabazleek. Argazkian, Kultura diputatu Josune Ariztondo eta Goizalde Landabaso idazlea ekimenaren berri emateko agerraldian.