Enkartur Enkarterrin eta Meatzaldean turismoa sustatzeko agentzia publikoak bi eskualdeotako landetxeak eta ostatuak laguntzeko ezohiko kanpaina abiatu du: turistak barik, eurenetik telelana egiteko prest dauden langileak erakarri nahi dituzte. Deskontuak egingo dizkiete Enkarturreko kide diren establezimenduetan gutxienez hamar egunez ostatu hartu eta telelanean aritzeko prest daudenei.
Telelanerako arazorik izango ez dutela ziurtatzeko, erreserba egin aurretik Interneterako konexioa probatzeko aukera izango dute bezeroek. Telelana etxean egin beharrean, naturaz inguratutako paraje batean egiteko aukera eskaintzea da egitasmoaren helburua.