MAZARREDOKO ATERPETXEA, ZABALIK

Eguaztenean ireki zituen ateak Bilboko Udalak Mazarredon duen etxerik bakoentzako aterpetxeak. Datorren urteko apirilera bitartean egongo da zabalik. 50 lagunentzako lekua dauka, eta hotzaldi gogorretan beste 50 lagun ere har ditzake. Iaz, 396 pertsonak erabili zuten, eta horietatik 27 baino ez ziren izan andrazkoak. Aterpetxearen batez besteko okupazioa %92koa izan ohi da. Horrez gain, Bilbon beste 190 toki daude, sei zentrotan. Hiriburuan 180 etxegabe bizi dira.