Arratiakoak ez ezik, Txorierriko, Enkarterriko eta Ezkerraldeko mankomunitateek ere onartu dute hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezartzea. Baita Erandio, Berango, Urduliz, Sopela, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko udalek ere. Bizkaiko udalerrien %33k onartu dute bosgarren edukiontzia jartzea. Edukiontziak jartzeko, 650.000 euroko laguntza banatu du foru aldundiak.