Etxebarriko bizilagunek segurtasun gehiago nahi dute N-634an

Etxebarriko bizilagunek segurtasun neurri gehiago nahi dituzte N-634 errepideko bidegurutzean. Joan den azaroaren 13an pertsona bat hil zen harrapatze batean, eta ordura arteko kezka areagotu egin zen.

Foru aldundia oinezkoentzako pasagune bat egiten ari da, baina datorren urtera arte ez dituzte bukatuko lanak. Beraz, udalak Ertzaintzaren presentzia handitzeko eskatu du, batez ere, zirkulazio handiena ibiltzen den orduetan.

Bestalde, eskaerei erantzunez, Asuako bidegurutzea igarotzeko oinezkoentzako lur azpiko pasabidea ere eraikiko dute 2013ko ekainerako. Bidegurutze horretan, Erandioko auzo horretara doan bidea eta itsasadarrarekiko paralelo doana gurutzatzen dira.