Etzi Abra dragatzearen kontrako elkarretaratzea egingo dute

Zierbena, Muskiz eta Getxoko herritarrek protesta egingo dute etzi Abraren dragatzearen aurka. Abra Bizirik plataformak deituta, 13:00etan egingo dute manifestazioa Portu Zuzendaritzaren aurrean. Arriluzetik 11:30ean aterako den ontzi bat alokatu dute egun horretarako, gainera.

Punta Luceroko 11,5 metro koadrotan 50 milioi metro kubo hare ateratzea aurreikusten duen proiektuaren aurkako protesta izango da domekakoa. Izan ere, deitzaileak sor daitekeen kutsaduraren beldur dira; baita lanok Getxoko hondartzetan eragin ditzaketen kalteen beldur ere.