Gutxiengo zerbitzuak hamabi gasolindegitan

BILBO. Gasolindegietako beharginek atzo abiatu zuten greba mugagabeari dagozkion gutxiengo zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Hamabi gasolindegitan izango dute eragina. A-8n, Zornotzan dauden bietan. Bilbon, Santo Domingon eta Mirafloresen. AP-68n, Arrigorriagan. Baita honako herrietan ere: Basaurin, Bermeon, Elorrion, Erandion, Gernika-Lumon, Sestaon eta Zamudion.