Munduaren amaierari lepoa emateko jaia

GETXO. Solstizio Jaialdia ospatuko dute Getxon, gaur, 19:30ean. Algortako Geltokiko plazan egin dute zita. DJ gunea jarriko dute. Getxon taldearen laguntzarekin Nahien kuboa deritzon gunea sortu dute. Bertan, publikoak galdera bati erantzuteko aukera izango du: Zer egingo zenuke mundua aldatu ahal izango bazenu?. Kultura desberdinetako jakiak dastatzeko aukera ere izango da.