Erruki Etxe Santuan mobilizazioak egitea aztertzen ari dira

Bilboko Erruki Etxe Santu eta Errealeko enpresa batzordea mobilizazioak hastea aztertzen ari da. Zuzendaritzak langileen soldatak %10 murriztearen aurka daudelako kexu agertu dira ELA, LAB eta CC OO sindikatuak. Neurri horrek, zuzendaritzak “soldata goititzeen akordioa ez betetzea” eragingo lukeela azaldu dute. Negozioazioak akordiorik gabe bukatu direnez, sindikatuek mobilizazioen egutegi bat osatuko dutela iragarri dute.

Zuzendaritzaren kudeaketa ere salatu dute, erakundearen ongintzazko izaera “arriskuan” jartzen ari dela uste baitute. Bilboko Udalaren eta foru aldundiaren esku hartzea ere eskatu dute.