Merkakale, gabon garaiaren iragarle, Abanton

Meatzaldean ere hasi dira gabon garaia sumatzen. Joan den igandean, Merkakale azoka egin zuten Gallartako Txikito frontoian, hango merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta. Hamabi erakuslekutan, bertako jantziak, zapatak, liburuak, altzariak, janaria eta informatika eta estetika produktuak izan ziren salgai.