Mendatan dago Bizkaian zabaldu duten lehen BTT zentroa

Bizkaian ez da berria Durangaldekoaren moduko BTT zentro bat. Izan ere, Busturialdean ere badago beste bat: Mendatan, hain zuzen ere. Aitzindaria izan zen hura: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan zabaldu zuten lehenengoa izan zen.

11 ibilbide egiteko aukera ematen du BTT Busturialdea Urdaibai guneak. Maila guztietako bideak daude, gainera. Edozein zalek egiteko modukoa da, adibidez, Mundakako itsasadarretik doana: Gernika-Lumo herrigunetik bertatik atera, eta leku berean du helmuga.

Beste aldean, hainbat aukera ematen ditu BTTn adituak direnentzat ere. Izan ere, horiek dira, agian, zentro horretako aukera nabarmenenak.