INPOSIZIOAREN AURKA, IKURRINAREKIN

Sopelako herritarrek protesta egin zuten joan den zapatuan, udaletxean Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurka. Sopelan geureak, inposaketarik ez leloa zuen pankartaren atzean, hainbat eta hainbat herritarrek egin zuten manifestazioa herriko kaleetan, ikurrinak eskuan. Udalean agindu horren aurkako mozioa aurkeztu zuten aurreko astean Bilduren udal gobernuak eta 42 zinegotzi eta zinegotzi ohik. EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra botatu zuten, eta ez zuen aurrera egin.