Athleticek tratu berezia jaso duela salatu du oposizioak. Ekainetik azarora foru aldundiak kendutako IFZk.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun ahalduna Batzar Nagusietan izan da, Ogasun eta Finantza Batzordean. Ez du argitu gura izan Athletic futbol taldeak zenbateko zorra duen Ogasunarekin. Bere garaian, hogei urteko epea negoziatu zuten. Oposizioko alderdiek salatu dute tratu berezia eman zaiola futbol taldeari.

Ekainaren 6an kendu zion foru aldundiak Identifikazio Fiskaleko Zenbakia lehenengoz zerga iruzurra egin duen enpresa bati. Ordutik, 30 enpresa utzi dituzte IFZ gabe. Datozen asteetan beste hamabostek ere gal dezakete.