Euskal Herria erabat menpekoa da energiarekiko

Ekologistak Martxan elkartetik gogora ekarri dutenez, Euskal Herriak erabateko menpekotasuna dauka energiarekiko. “Espainiak atzerritik dakar erabiltzen duen energiaren %80”, azaldu du Xabier Abian elkarteko kideak. “Bada, gure kasuan, kopuru hori askoz handiagoa da”. “Izan ere”, azaldu du, “kontuan hartu behar da hemen ez daukagula energia iturriei dagokienez ia ezertxo ere”. Egoera horren aurrean alternatiba egokiena zein den argi eta garbi dauka elkarte horretako kideak: “Egin beharreko lehenengo gauza da energia aurreztea, eta, nola ez, zentzuz erabiltzea”. Hortik abiatuta, argi kutsadura “asko” gutxitu daitekeela azaldu du, bata eta bestea eskutik lotuta baitoaz.