Nekazari gazteen 86 proiektu babestu ditu foru aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko 86 nekazari gazteren proiektuei babesa eman die edo emango die aurten. Horietatik 36 ustiategi berriak dira. Horietako gehienak baratzezaintzarako eta okelatarako behi azienda hazteko ustiategiak izango dira. Gainontzekoetan, ardiak eta esnetarako behi aziendak haziko dituzte. Iaz, 56 proiektu babestu ziren, eta horietatik 22 izan ziren berriak.

Nekazaritza Sailak, guztira, ustiategien modernizazioari laguntzeko planean 13 milioi euro inbertituko ditu urte osoan. Diru laguntza hori jasotzeko iritsi zaizkien 896 eskabideetatik %30 dira nekazari gazteenak. Orotara, 4 milioi euro jasoko dituzte 86 proiektu horiek.