Nekazaritza ekosistemen osasun txartela sortu dute

Nekazaritza ekosistemen inguruko jardunaldi bat egingo da bihar Zeanurin. Azken urteetan Neiker-Tecnaliak landu duen proiektu bat aurkeztuko dute: nekazaritza ekosistemen osasun txartela. Larrerako edo laborantzarako lurzoruen osasunaren diagnostiko fidagarria egiten irakatsiko diete baserritarrei.