BURDINAZKO KAIA MONUMENTUA DA

Portugaleteko Burdinazko Kaia monumentu izendatu du Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak. Moilaren 125. urteurrenarekin bat egin du izendapen horrek. Iaz eskatu zuen udalak izendapen hori Evaristo de Churruca y Brunetek altxatutako egiturarentzat. Bilboko portuan nabigazioan sortzen ziren arazoei irtenbidea emateko asmoz egin zuten. Izan ere, itsasontziak sarri ez aurrera ez atzera geratzen ziren Burdinazko barran. Herritarrak paseatzeko gune ere bada.