ARESTIREN EKARPENAK AZALERATUZ

Gabriel Aresti Bilboko olerkariaren jaiotzaren 79. urteurrena beteko da egunotan; igandean, hain zuzen ere. Urteurren hori beste barik igarotzen ezin zutela utzi eta, olerkariaren beraren izena daukan euskaltegiak Harako Gabriel Aresti hartaz zikloa antolatu du asteon. Aste osoan Bizitzaren erakusgarri izeneko erakusketa dago zabalik Kafe Antzokian. Domekara arte ikusi ahal izango da. Sarrera doakoa da. Arestiren ibilbide pertsonal eta literarioa azaleratzen duten 14 panelek osatzen dute. Bihar, bestalde, Arestiren Bilbo izenburupean, kultur txango bat antolatu dute, Edorta Jimenezen eskutik. 12:00etan abiatuko da ibilbide literarioa Kafe Antzokitik.