Barazkiak ematen dituzten lorategiak, beste aukera bat

Bizkaiko EHNEk azaldu duenez, bada era horretako proiektuak gauzatzeko beste aukera bat: jan daitezkeen lorategiak. Udalak bereak diren lorategietan elikagaiak ematen dituzten landareak jartzean datza. Auzoak hartzen du horiek zaintzeko ardura. Urduñan dago martxan era horretako proiektu bat.