Talde politikoei zuzendutako gutuna

Butroi Bizirik Mungialdeko eskualdeko garapen iraunkorraren aldeko taldeak talde politiko guztiengana jotzen du hurrengo gaien gaineko iritzia eman dezaten eskatuz:

Mungia-Bilbo trena

Pairatzen ari garen krisialdi ekonomiko honetan murgilduta, Mungialdeko eta, oro har, gure lurraldeko jasangarritasuna suspertzeko ekimenak burutzeko une egokia dela uste dugu, besteak beste, mugikortasunari dagokionez.

Une honetan Bilbo eta Loiuko aireportua lotuko duen trenbidea osatzeko lanak ari dira eraikitzen. Lotura hori zazpi kilometroz luzatuz gero, Mungiaraino hel liteke. Izan ere, eskualde honetako buru den Mungiak, 81 urtez trenaren bidezko lotura izan zuen Bilborekin, 1975. urtean desagerrarazia izan zen arte.

Eskaera hau bertoko biztaleen gehiengoak suspertuta dago, baita bertoko udalek eta Bizkaiko Batzar Orokorrak ere.

‘Fracking’ hidraulikoa

2011ko irailaren 29an BOEn argitaratutako 1300/21 Errege Dekretuaren bidez, Frontera Energy Corporations SL deritzon enpresari Geminis izendaturiko hidrokarburuekin lotutako inbestigaziorako baimena eman zitzaion. Aipaturiko baimenak Sopelan, Plentzian, Bermeon eta Mungian izango du eragina, eta lur azpiko harbeletan egon litekeen gasaren erauzketa ahalbideratzen du haustura hidraulikoaren sistema erabilita.

Teknika berri hori erabili duten lekuetan eragindako ingurumenarekiko kalteak ikusita, horren gainean talde politiko desberdinek duten iritzia jakin nahiko genuke, baita horrekin lotuta zer-nolako neurriak hartzeko prest dauden ere.

Butroi ibaiaren arroko babesa:

Bertan, biziduna den gure lurraldeko azkenetariko ibaia daukagu. Europako aruadiaren arabera babestuta dagoen bisoi europarraren eta beste espezie batzuen bizilekua izateaz gain, Mungialde osoko loturako ardatza da.

Gure helburua Butroi Ibaiko Arroak babestutako gune naturalaren izendapena lortzea da, hain garrantzitsutzat jotzen dugun eremu honen osotasuna gordetzearren.

Hori dela eta, talde politiko guztiei eskatzen diegu xede honen alde lan egin dezaten.