Taldea, futbolaz kanpoko harremanak sortzeko tresna

San Frantzisko futbol taldeko kideetako askok ez dute elkar ezagutzen, auzo berekoak diren arren. Aldageletan izango dute harremanik estuena, baina handik kanpo ere afariak egiteko asmoa agertu dute, askotarikoak diren kide horiek elkar ezagutzeko. Oraingoz, hiru dituzte aurreikusita.