EUSKAL PRODUKTUZ JANTZITAKO JAIA

Eguraldia lagun, hainbat lagun bildu ziren larunbatean Sopelako Euskal Jaira. Euskal jantzi tradizionalak soinean jantzita batzuk, bertoko produktuen erakustaldia ere egin zuten hainbat baserritarrek. Eta lehiaketa ere izan zen. Azokako sari banaketari dagokionez, ortuarietan, Adela Andikoetxeak eskuratu zuen lehenengo saria; loreei dagokienez, Aranburu Lorak izan zen garaile; fruituetan, Jose Etxebarria gailendu zen, eta, gaztetan, Jose Ramon Etxabe.