AHTrako Urzelai tunelaren indusketa bukatu dute

IURRETA. AHTren proiektuaren barruan Durango-Zornotza tartean sartuta dagoen Urzelaiko tunelaren indusketa lanak bukatu ditu Adif konpainiak. Iurretan dago tunel hori, eta 695,9 metro da luze. Durangotik Zornotzarainoko 4,6 kilometroko zatian hiru tunel daude aurreikusita.