Bihotzeko espezialitate guztiak, unitate bakarrean

BARAKALDO. Bihotzeko edozein gaitz duten pazienteak artatzeko unitate bakarra sortu dute Barakaldon, Gurutzetako ospitalean. Orain artean ospitaleko hainbat ataletan banatuta zeuden espezialitateak, baina orain laugarren solairuan jarri dituzte, elkarren ondoan. Lanotarako 1,37 milioi euro inbertitu dituzte. Aldaketa horri esker, bihotzeko gaitzekin doazenei zerbitzu integrala emateko aukera izango dute.