BILBO. Egoera ekonomikoari buruz Bilboko Udalak hiru hilean behin egiten duen txostenaren arabera, turismoa da datu positiboak izan dituen sektore bakarra. Gainerakoetan adierazleak negatiboak izan dira (besteak beste, merkataritza, enplegua, enpresak, itsaso bidezko garraioa eta industria). Bilboko hoteletan egindako gauen kopuruak, esaterako, %5 egin du gora urteko bigarren hiruhilekoan.