Bost aterpetxe daude Donejakue ibilbidean

Ibilbide osoan bost aterpetxe kudeatzen ditu Donejakue Bideko Lagunen elkarteak. Markina-Xemeinen, Lezaman, Bilbon, Portugaleten eta Pobeñan, hain zuzen ere. Aterpeak zaindu eta atontzeko betebeharra dute 80 bat lagunek. Guztiak dira boluntarioak. Aterpe horietan gau bakarra igaro dezakete erromesek. Gaixorik badaude, beste bat egiteko aukera eskaintzen diete. Ohea eta dutxa bat aurkitzen dute bertan. Aterpetxearen inguruan tabernarik zabalik ez badago, gainera, gosaria ere har dezakete oinezko zein txirrindulariek. Trukean, borondatea ordaintzen dute. Horretarako itsulapikok bat izaten dute prest, bakoitzak gura duen beste diru bota dezan.