Bete hutsuneak

Igor Elordui

Espainiako Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren aginduz, bederatzi pertsona atxilotu ditu terrorismoagatik _____([a] Euskal Herrian [b] Katalunian), _____ ([a] Bizkaiko [b] Vallès i Osonako) hainbat herritan. Fiskaltzak idatzi baten bidez adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Seigarren Epaitegi Nagusiko Manuel Maria Garcia Castellón epaileak zuzendu du operazioa. Idatzi horren arabera, atxilotuak talde separatista sezesionista bateko kideak dira eta matxinadagatik, terrorismoagatik eta lehergailuak edukitzeagatik atzeman dituzte. Fiskaltza, idatzian, harago doa, haren arabera, atxiloketek _____ ([a] ETAko paperen [b] urriaren 1eko) sententziaren ingurumarian pertsona hauek egin asmo zuten ekintza eragotzi baitu; “konpondu ezinezko kaltea” eragingo zukeen “ekintza”. Guardia Zibilak zabaldu duenez, miaketan “material ugari eta lehergailuak egiteko substantziak” atzeman dituzte; tartean, iturri polizialen arabera, termita —hots, lehergaiak egiteko erabil daitekeen konposatu kimikoa—, egin ahal izateko osagaiak.

Guardia Zibilaren operazioa goizeko 5:00etan hasi da hainbat herritan, besteak beste, _____ ([a] Durangon eta Lekeition [b] Sabadellen eta Cerdanyola del Vallèsen). _____ ([a] Lekeition [b] Cerdanyolan) bost polizia-auto egon dira, sei orduz miaketa egin den lekuan. Jada amaitu da operazioa eta atxilotuetako bat eta han atzemandako materiala zeraman ibilgailuak auzokoen oihu eta txistu artean aldegin du. _____ ([a] Derion [b] Sant Vicenç de Torellón) ere izan da polizia, han kokatzen baitute atxilotuen operazio-basea.

_____ ([a] Durangon [b] Sabadellen), bost orduko miaketa eta gero, hango auzokoa den _____ ([a] Xabier [b] Xavi ) hartu dute atxilo. Polizia goizeko zazpiak baino lehenago sartu da _____ ([a] Santa Ana [b] Dones del Tèxtil) plazako etxebizitzan, artean lo zirela _____ ([a] Xabier, Ane [b] Xavi, Anna) eta beraien 6 eta 8 urteko alabak. Bikotearen lagun batzuek azaldu dutenez handik gutxira umeen aitita-amamak joan dira etxera ilobak eskolara eramateko. Hirugarren atxilotu bat ere egon da _____ ([a] Durangon [b] Sabadellen), _____ ([a] Gorka [b] Jordi) izena duena.

“_____ ([a] Xabier [b] Xavi) elkarte sozial eta kulturaletan oso inplikatuta dagoen pertsona da”, azaldu du bere lagun _____ ([a] Patxi Etxabek [b] Oriol Casasek). “Etsita gaude, ezin dugu sinetsi” dio _____ ([a] Etxabek [b] Casasek), “ezin pentsa genezakeen halakorik”.

Arratsaldean elkarretaratzea egingo da, atxiloketen aurka, _____ ([a] Durangoko Andra Mari plazan [b] Doctor Robert de Sabadell) plazan, baina daborduko ehunka pertsona daude han kontzentratuta. _____ ([a] Bilbon [b] Sant Vicenç de Torellón) ere manifestazio-deia egin dute.

2019-9-23, ([a] www. berria.eus [b] www.ara.cat)

Oharrak: ara.cat webgunetik euskaratuta. Kasu honetan erantzun zuzen guztiak [b] dira.