Azpikontratekiko Petronorrek duen jarrera salatu dute

Petronorrek Muskizen duen plantan lanean ari diren enpresei kontratuak egiteko darabiltzan “metodo ilunak” salatu dituzte enpresa horietako sindikatuek.

Zerbitzuak kontratatzeko sistema salatu dute. Enpresek Petronorri egin beharreko eskaintza gutun-azal itxi baten aurkeztu behar dute. Aurkeztutakoen artean Petronorrentzat eskaintza onenak direnen artean zerbitzua enkantean jartzeko aukera du Muskizko enpresak. Beraz, azpikontratak lehian jartzen ditu berriz ere, eskaintza ekonomikoa are gehiago jaisteko. Salatu dute kostu errealaren azpitik ematen diotela zerbitzua Petronorri, eta langileek hori pairatzen dutela.