Birgaitze ekonomikorako prozesua abiatu dute

BERMEO. Busturialdeko ekonomia birgaitzeko helburua duen prozesua hasi dute eskualdean. Gernika-Lumoko eta Bermeoko garapen ekonomikorako agentziek hitzarmen bat sinatu dute horretarako, eta eskualdeko hainbat udalen atxikimendua jaso dute. Egoeraren diagnosia egin ostean, parte hartze foro zabal bat abiatuko dute.