Ehiza txakur onena aukeratzeko lehiaketa egingo dute bihar Urdulizen. Era horretako zazpigarren lehiaketa izango da biharkoa. Ohi bezala, Mentxakabasoko zelaietan egin dute lehiaketa.
09:00etan hasi, eta 15:00etara arte iraungo du lehiak. Parte hartu ahal izateko, izena eman behar dute interesa dutenek. Dena den, egunean bertan eman daiteke, lehiaketa hasi aurretik.
Hiru maila bereiziko dituzte txapelketan. Txakurren arrazaren arabera antolatu dute. Ireki kontinentala eta britainiarren irekia arrazenak izango dira lehietako bi. Hirugarren maila bertoko txakurrentzat izango da. Horien artean ez dute bereizketarik egingo kontinentalen eta britainiarren artean.
Bizkaiko Ehiza Federazioko epaile batek epaituko ditu txakurrak. Maila bakoitzeko lehenengo hirurek saria izango dute. Txakur irabazlearen ugazabak txaleko bat, kartutxo kutxa bat, pentsu zaku bat eta garaikurra eskuratuko ditu.
Sariak denentzat
Lehiaketan parte hartzen duten guztiek izango dute, dena den, sariren bat. Kartutxo kutxa bat eta pentsu zaku bat eramango dituzte etxera guztiek, parte hartzeagatik.