Bilbo mendean hartu orduko, burtsa martxan jarri

1936ko gerra hastearekin batera, Espainiako burtsen kotizazioa eten egin zen. Bilboko Burtsari dagokionez, ofizialki eragiketak ez ziren berriro martxan jarri 1940ko martxora arte, baina frankistek hiria mendean hartu eta berehala, 1938. urterako, Bilbon bazen akzioen salerosketarako merkatu bat.