Bosgarren edukiontzirako boluntario bila Enkarterrin

ZALLA. Enkarterriko Mankomunitateak hondakin organikoak biltzeko edukiontzia jartzeko asmoa du. Bilboko Deustua auzoan egiten den modura, izena eman behar dute ekimenean parte hartu gura dutenek. Horretarako, uztailaren 7ra arteko epea jarri dute. Udaletxeetara edo mankomunitatearen egoitzara jo daiteke.