Markina da zesta-puntako aurtengo txapelduna

Markinak irabazi du aurten Bizkaiko herri arteko zesta-punta txapelketa. Hilaren 9an jokatu zen finala, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Garaileek 2-1eko emaitzarekin irabazi zieten txapeldunordeei, Berriatuko ordezkariei. Espero zen baino final lehiatuagoa izan zen, Berriatuko ordezkariek ezustekoa eman baitzuten ia. Aurreneko norgehiagoka Markinako Gandiaga II.ak eta Ibarluzeak irabazi zuten; bigarrenean, Berriatuko Retolaza eta Bereziartua izan ziren garaile. Horrekin, finala berdindu, eta emozioa jarri zuen azken partidarako. Hirugarrenarekin hautsi zuten oreka Arbe eta Salegik markinarren alde. Beharrezkoa izan zuten bukaerako 10-0eko partziala.