Bilbon maiatzean egunero bizikleta maileguan hartu zutenak.

Bilbon bizikletak maileguan ematen dituen zerbitzua 871 lagunek erabili zuten maiatzean egunero, batez beste. Egunen batean, 1.345 ere izan ziren. Bizikletaren Aldeko Hirien Sarearekin bat egin du asteon.